Holi’s soul

Queremos compartir con vosotros nuestros artículos favoritos.

Biba San Juan Berde!

BEGOÑA DEL TESO – Donostia, Junio 2020

Aurtengo solstizioa hil honen 20ean izango da. Gaueko 21.44.etan udan sartuko gara. Baina deabru, espiritu, sorgin, maitagarri, lamia, jainko, deabru, santu guztien baimenaz, usadioari jarraiki, egun pare bat itxarongo dugu Berri Ona ospatzeko. Lurra bizirik delako. Gu bizirik gaudelako. Arbolak zutik daudelako. Mendiak lorez gainezka . Soroak ihintzez gainezka. Horrexegatik eskerrak eman beharko dizkiogu Bizitzari. Goiko Jaunari, Anbotoko Mariri. Ilunpeetako Goretasunari.

Egingo dugu dantza suaren inguruan. Egingo dugu salto suaren gainetik. Sartuko gara itsasoan olatuei bizkarra emanez. San Juan eguna argitu orduko oinutsik zapalduko dugu belarra. Edo, aukera izanez gero, biluzik etzango gara galsoroetan. Gure etxeko ateetan jarriko ditugu lizarraren adarrak. Abestuko ditugu arbasoengandik datozkigun kantak, orain arraro samarrak diruditenak baina ederrak oso: San Juan, San Juan berde, artoa eta garia gorde, txantxikuak eta zapoak erre, biba San Juan berde; San Juan Bautista, onak barnera, gaitza kanpora, bakea eta osasuna komeni bada. Sarna fuera.

Arbasoengandik iritsi zitzaigun hori, urtero legez errepikatuko dugu. Edango dugu espirituek bedeinkaturiko ur gardena. Eta urtarotan zehar izango diren ekaitzen aurka gure burua babestu ahaleginetan lotuko dugu hainbat belar, hainbat adartxo sorta batean. Gordeko dugu etxeko ganbaran eta ekaitza datorrela, erreko ditugu batzuk…tximistak dakarren Gaitzatik libratu ahaleginetan

Arbasoengandik datorkigun jakinduria telurikoa dugu hori guztia. Erromako poeta handia izan zen Ovidiok berak honelaxe kantatzen zuen: Per flammas saluisse pecus, saluisse colonos (Suaren gainetik egin zuten salto aziendak eta laborariek). Festa ikaragarria egingo dute Puerto Ricoko San Juan hiriburuan. Dantzari ezin utzi zumardietan zehar hondartzetara iritsi arte.

Arbasoengandik jaso genuen agindua beteko dugu aurten ere. 24tik aurrera, egunak hasiko dira motzagoak izaten, beraz, eguzkia gure laguntzaren premian dago. Gaitezen berarekin solidario eta guk piztutako suak indarra eman diezaion zeru goienetan iraun ahal izateko. Abenduaren 13 arte, hain zuzen ere. Orduantxe, Santa Luzia festa egunean, hasiko baitira argi orduak luzatzen.

Biba San Juan Berde!

BEGOÑA DEL TESO – Donostia, Junio 2020

Puede que este año no hay hogueras no fuera a ser que la Covid-19 saltara feliz entre las llamas sin quemarse. Puede que en Donostia no bailemos alrededor del fresno de la plaza de la Constitución. No va a haber Azeri Dantza, el Baile del Zorro, en Hernani pero de una u otra manera algo quemaremos: dolor, tristeza, miedo… Sabemos que tanto la noche del 23 como la mañanita del 24 son momentos preciosos para renovar nuestro pacto con la Naturaleza y las fuerzas que mueven el mundo y nos mueven a nosotros. Mucho antes de que Ovidio cantase en su obra ‘Fastos’ Yo he saltado por encima de los tres fuegos alineados… Encended los fuegos, haced pasar vuestros miembros generosos a través de los montones de paja que crepita; mucho antes de que Abraracurcix, el jefe de la irreductible aldea gala de Astérix y Obélix, empezara a temer que el cielo pudiera caérsele encima, el ser humano celebraba ya el día más largo del año, celebraba la vida y los rayos de sol. Y así sigue sucediendo. Entre San Juan de Puerto Rico, San Juan de Gaztelugatxe y la mismísima Finlandia.

La Víspera de San Juan la luz arderá entre nosotros. Aunque no haya, no hubiera, hogueras. Porque El Fuego camina con nosotros. Nos lo recuerda, siempre, de manera muy industrial, muy negra, muy postmetalera, una banda de Amsterdam, Aborym. Sí, Fire Walks With Us.

BEGOÑA DEL TESO – Donostia, junio 2020